Zazpigarren etxerako lanean denok egindako akatsak zuzentzen eta komentatzen jarraitu dugu, denon artean. Ikasturte erdia joan zaigu eta dagoeneko norberak jakin behar du zertan dabilen ahulen, hori bere kabuz lantzeko.
Zazpigarren etxerako lanean denok egindako akatsak zuzentzen eta komentatzen jarraitu dugu, denon artean. Ikasturte erdia joan zaigu eta dagoeneko norberak jakin behar du zertan dabilen ahulen, hori bere kabuz lantzeko.
Zazpigarren etxerako lanean denok egindako akatsak zuzentzen eta komentatzen hasi gara, denon artean. Horrekin lotuta, dozena bat gomendio dugu testuak zuzentzeko:
1. Ulertzeko bi aldiz irakurri behar den testua, testu txarra.
2. Idazki guztiek ez dute zuzenketa bera eskatzen: zenbat eta luzeagoa, korapilatsuagoa edo garrantzitsuagoa izan idazkia, orduan eta zorrotzagoa gure lana.
3. Aukera izanez gero, testu bat idazten amaitu, eta zuzentzen hasi arte, tarte bat pasatzen uztea komeni da.
4. Zuzentzaile ortografikoak izugarrizko laguntza ematen digu azaleko zuzenketak egiteko orduan.
5. Idazkia luzea bada, ona da (begientzat, behinik behin) inprimatzea eta pantailan ez, baizik eta paperean zuzentzea.
6. Irakurri testua boz goraz, askotan gertatzen baita “ikusi” ez dugun akats bat gerora “entzutea”.
7. Eutsi koherentziari zuzentzeko orduan.
8. Ez begirik kendu, ez izenburuei, ez tamaina handiko hitzei, ez
zenbakiei, ez hilen izenei eta horrelakoei, hortxe ezkutatzen baitira hanka-sartzerik potoloenak.
9. Hitzez hitz ere irakurri behar da; are gehiago: batzuek atzekoz
aurrera irakurtzen dute.
10. Kontuz ibili zuzenketak garbira pasatzerakoan.
11. Laguntzarik eraginkorrena beste pertsona batek emango dizu.
12. Une batetik aurrera, zuzenketaren zuzenketaz, nekatu egiten da zuzentzailea. Onar ezazu: ez dago testu perfekturik.
Ostiralean mugagabea errepasatu genuen. Mugagabea ondo baino hobeto erabiltzen jakin behar dugu, ezinbesteko gaia delako maila honetan.
Euskal gaiei buruzko gaztelaniazko aldizkari digitala da Escuela de Sara, blog baten eran antolatua. Tarteka, Joan Mari Torrealdaik idatzitako El libro negro del euskera liburuaren gehigarri posibleak anotatzen dituzte. Euskara ez dela gai fisikarako, asmatutako hizkuntza artifiziala dela... Espainian lasai botatzen dituzten txorakeria horien salaketarako bilduma bat.
Azterketaren egunean egin beharko ditugun bi ariketa zuzendu eta komentatu ditugu gaur: ekintza komunikatiboaren berri ematea 50 bat berbatan; batean audio bat bi aldiz entzunda izango da eta, bestean, testu idatzi bat.
Webgune honen atzean argazkiaren munduan interesaturiko lagun batzuk daude. "Ez gara argazkilari profesionalak, ez dugu inongo ikasketarik jaso mundu honen inguruan eta dakigun guztia Interneten eskuragarri dagoen informazioarekin ikasi dugu".

Azterketa idatziaren lehen ariketa: audio bat bi aldiz entzun eta 50 hitzetan ekintza komunikatibo horren berri eman (bost osagaiak eta gai nagusia aipatuta). Horixe landu dugu Clara Campomorri buruzko audioarekin. Aholkuak, akatsak, oharrak, zuzenketak eta iritziak izan ditugu, ariketa-mota hau albait ondoen egin dezagun.
www.ikasbil.net eta www.euskaljakintza.com webguneetan hainbat ariketa egin dezakegu honako hauek lantzeko: Euskaltzaindiaren arauak, ortografia, aditzak, deklinabidea... Puntuazioa lantzeko, onena da testu jator eta fidagarriak puntuazioaren betaurrekoekin irakurtzea.
Hizkuntza eskakizunak berraztertzeko Eusko Jaurlaritzari zuzendutako legez besteko proposamena onartu zuten atzo (2010-2-11) Gasteizko Legebiltzarrean, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin.
Etorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskararen ezagutza mailaren pisua murriztea nahi dute PSE-EEk eta PPk, eta Eusko Jaurlaritzari horretara bideratutako eskaera luzatu diote, atzo bertan EAEko Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenarekin. Bi alderdion aldeko botoekin egin zuen aurrera proposamenak; EAJk, Aralarrek eta EBk kontrako botoak eman zituzten eta UPyD abstenitu egin zen. Hain zuzen ere, UPyDko Gorka Maneirok aurkeztutako ekimen baten ondorioz landu zuten gaia atzoko bilkuran; hizkuntza eskakizunak berraztertzeaz gain, neurri hori zehaztu arte lan eskaintza publikorik ez egitea eskatzen zuen UPyDk. Oinarrizko eskaera horren zuzenketa izan zen azkenean onartu zutena, sozialistek eta popularrek adostutakoa.
Artikulu osoa: www.erabili.com

Andoni Sagarna ingeniari eta euskaltzainak irakurgailu elektronikoen inguruan idatzi du bere blogean, eta pantailan irakurtzeaz dauden usteak uxatzen ditu: "Sendagileek diote pantaila batean irakurtzeak ez duela inolako kalterik sortzen." Doktore baten hitzak jaso ditu Sagarnak.