Mintzola
larrauri @ 16:13Besteen aurrean ondo hitz egitea zenbat kostatzen den jakinik, ideiak ongi lotzea, argudioak ondo antolatzea... Finean, ahozkotasunaren beharrari erantzunez sortu da Mintzola zentroa. Duela urtebete eman zuten fundazioaren izenpetzearen berri, baina orain izan du habitik ateratzeko unea, ahozkotasunaren erreferentzia eta ikerketaren oinarria izateko xedez. Atzo egin zuten aurkezpena zentroaren egoitzan, Villabonako Subijana etxean; fundazioa osatzen duten erakundeen ordezkariak izan ziren bertan.
Mintzolaren eginkizunak ardatz ezberdinak harilkatzen dituela azpimarratu du Josune Zabala Mintzolako zuzendariak. Martxan daraman urtebetean, Xenpelar dokumentazio zentroa zabaltzeko egitasmoa landu dute. Bertsogintzan zentratu dira horretarako; bertan dago ikus-entzunezko zein idatzizko material andana. Haatik, bertsogintzaz haratago, antzerkigintza, ipuin-kontalaritza, kantagintza... ere landu nahi dituzte. «Ahozkotasunean lantzen diren genero guztiak batzera jo behar dugu», dio Zabalak.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi