61. eskola
larrauri @ 10:21Hauexek egin ditugu gaurkoan:
1) Erdarakaden edo kalkoen ariketa errepasatu eta komentatu.
2) Etxerako lanen fasea: testua egin; norberak zuzendu; bidali; oharrak jaso, aztertu eta testuan sartu; eta berriro bidali.
3) Noren/Nongo kasuak, batzuetan, ez ditugu ondo bereizten: autoaren giltzak Vs autoko giltzak. -KO kasuaren azpian NON kasua dago eta -REN kasuaren azpian NORK kasua dago: elizako isilatsuna Vs elizaren isiltasuna.
4) *Hiru urtetako mutila. NOLAKO kasua denean ez da jartzen -TAKO. Baina NONGO kasua denean bai jarri daiteke. Ikusi 34. araua.
5) Zuzentasuna, egokitasuna, jatortasuna. Euskararen kalitatea zer den adituek azalduta entzumen honetan.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi