65. eskola
larrauri @ 10:02Aditz-kohesioa ikusi dugu gaur. Hau da, nola kontaketetan aditz-mota bat ala bestea erabilita denborarekin joka dezakegun .
Alde batetik, lehen planoa eta bigarren planoa ditugu: markoaren edo eskenatokiaren berri ematen du bigarren planoak; marko horretan garatuko da lehen planoa.
Bestetik, markatze isokronikoa, markatze atzeranzkoa eta markatze aurreranzkoa ditugu:
- Markatze isokronikoan aditz guztien denborak istorioaren “baitakoak”dira, ez garamatzate kontaketaz kanpoko denboretara: ez atzera (lehenaldira) eta ez aurrera (geroaldira).
- Markatze atzeranzkoak istorioaz kanpoko aldira garamatza –atzerantz, istorioa hasi baino lehenagoko aldira–; gaztelaniaz,
“pretérito pluscuamperfecto” erabili ohi da horretarako. Euskaraz badago forma bat gaztelaniazko “pluscuamperfecto” horren baliokidea dena: partizipioa + a(k) + izan iragana (emana zuen).
- Markatze aurreranzkoak kontatzen ari direnak baino aurreragokoen (geroagokoen) denbora markatzen du –gertaerak aurreratzen dizkigu–.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi