69. eskola
larrauri @ 11:31Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik; honen ordez, euskarak beste zenbait baliabide erabiltzen ditu. Hala ere, batzuetan, inguruko hizkuntzen eraginez, baliabideok ez dira behar bezala erabiltzen. Hori dela eta, atal honetan gaztelaniazko gerundioa adierazteko erabiltzen diren hizkuntza-baliabiderik ohikoenak aztertuko ditugu banan-banan. Hona hemen:
1) -T(Z)EN: Gauza bera esaten jarraituko dut
2) -(E)Z/-(A)Z: Kristala apurtuz sartu dira
3) -TA, -DA/-(R)IK, -KI: Hori jakinda, nola ez didazu esan?
4) -(E)AN: Lanok amaitu ezinean gabiltza
5) -(E)LA: Hantxe gelditu ginen denok, zer egin ez genekiela
6) -(E)LA(RIK): Gelan sartu zen, grabagailua eskuan [zuela(rik)]
7) BARREZKA, BARREZ, BARRETAN, BARRE BATEAN...

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi