Larrauri Mendotxe bidean http://mendotxe.nireblog.com Geu ere euskara ikasten Tue, 09 Feb 2010 10:48:55 +0100 Larrauri Mendotxe bidean http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://mendotxe.nireblog.com http://nireblog.com 72. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/09/72-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/09/72-eskola Hauek egin ditugu gaur:

- Historiari buruzko testu bat irakurri: "Altxaldi sozial gehiago: matxinadak"

- 139. araua: Euskal Herria izena

- 109. araua: Komunztadura aposizioetan

- Gero eta...-ago Vs Zenbat eta...-ago, orduan eta...-ago/hainbat eta...-ago

- Irakurri dugun testuan bost osagaiak eta ideia nagusiak bota 50 berbatan

Comments

]]>
Tue, 09 Feb 2010 09:58:15 +0100
71. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/08/71-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/08/71-eskola Clara Campoamorri buruz zerbait ikasi dugu gaur: Espainian emakumeek boto eskubidea izan zezaten gehien lan egin zuena izan zen. Entzun dugun irratsaioan eskubide hori eskuratzeko egin zuen borroka azaldu digute. Horrekin batera bere biografiaren datu interesgarriak ere jaso ditugu.

Comments

]]>
Mon, 08 Feb 2010 10:54:13 +0100
Portuak eta euskara http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/05/portuak-eta-euskara http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/05/portuak-eta-euskara

Portuetan euskara bizirik zegoen. Hori nabarmendu zuen Koldo Izagirre idazle pasaitarrak herenegun, Pasaiako Udal Euskaltegiak antolatutako Kultur Astearen harira egindako hitzaldian. Portuaren eta euskararen arteko loturan gaitzat hartuta, ibilbide historikoa egin zuen Izagirrek, Pasaiakoari erreferentzia eginez.

Denboran atzera, portuetan zamaketariak, batelariak, amarratzaileak, marinelak eta beste hamaika lanbideetako jendea zegoen. Laneko hizkera zuten, hizkera profesionala; euskaraz, jakina: «Pasaiako portuak hizkera oso aberatsa zuen, baina pixkanaka galtzen joan da, orain ez dago hizkera aberatsik. Zergatik? Lanbideak desagertu direlako».

Gune poliglotak

Portuetara munduko txoko guztietako pertsonak joaten dira, bakoitza bere hizkuntzarekin. Horregatik esaten da portuak poliglotak direla, hizkuntza asko topatzen diren guneak izaten baitira. Pasaiakoa ere horrelakoa da, eta lehen are gehiago: «'Eunon'; eta erantzuna, 'eutampoco'. Horrelako hitz jolasak sortzen ziren».

Ingelesa ere asko entzuten zen Pasaiako portuan, eta horren haritik anekdota polita izan zuen hizpide Izagirrek: «Orain mundu guztiak ok esaten du, oso hedatua dago. Lehen, ordea, Pasaiako portuan denek all right esaten zuten. Bozgoragailutik galdera egiten zuten eta denek horixe erantzuten zuten, dena ondo zegoela adieraziz».

Hari berari tiratuz, beste anekdota bat ere kontatu zuen: «Amarradoreek istorio asko zituzten, denbora libre asko zutelako, batik bat. Horietako bat hauxe da: lehen ontzitik kable bat botatzen zen eskuz lurrera, eta kable horrek pilota bat izan ohi zuen. Amarratzaileak pilota bat hartu behar zuen hanken artean. Amarratzaileak lehorretik honela esaten zion ontzian zegoenari: 'ota estatxa!', eta horrek ez zion ulertzen. Behin eta berriz errepikatu zion, eta ezer ez. Halako batean, horrela esan zion: 'English spoken?', eta besteak pozik baietz erantzun. Orduan, horrela galdetu zion amarradoreak: 'Orduan bota estatxa!'. Euskara ingelesa bezain internazionala iruditzen zitzaion amarradore hari».

Borrokarako lekua

Portuak, eta beraz, Pasaiako portua ere, borrokarako lekuak ziren, borroka linguistikorako, alegia. Hizkuntzen arteko dominazio harremana zegoen, Pasaiakoan euskararen eta gaztelaniaren artekoa. «Bira hitza, esaterako, portuko hizkera da, langileen termino bat, herria hitza den bezalaxe».

Gaztelania pixkanaka-pixkanaka Pasaiako portuan lekua hartzen joan zen. Noiz, baina? : «Ziurrenik makinariari bira esan beharrean gora eta horrelakoak esaten hasi zirenean». Portuko euskara adituentzako ez dela interesgarria izan iritzi dio Izagirrek: «Adituak ez dira hortaz arduratu, pobreen hizkera kontsideratu izan dute». Ignacio Garmendiak Irudidun Itxas-Iztegia egin zuela aipatu zuen, «bere aurretik egin ziren hiztegiak bezalakoa zen, ez zuen inguruan zuen hiztegia bildu».

Barrutiei buruz ere hitz egin zuen, Antxori buruz: «Bertan toki askotako jendea biltzen zen eta portuko premiek sortu zuten». Aurten, gainera, 120 urte beteko ditu Antxok.

Iturria: Oarsoaldeko Hitza

Comments

]]>
Fri, 05 Feb 2010 11:42:09 +0100
70. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/05/70-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/05/70-eskola Gaur astean zehar gerundioa lantzeko egindako ariketak zuzendu eta komentatu ditugu. Aste honetan ikusi dugu gaztelaniaz ere txarto erabiltzen dugula gerundioa eta, beraz, kontuz ibiliko garela itxulpenak egiterakoan. Bestalde, gerundioaren kontzeptua euskaraz adierazteko hainbat modu dugu, eta ez soilik -T(Z)EN ezaguna.

Mugagabea izan da gaurko bigarren gaia. Aspaldiko lagun hau, euskararen gramatikaren zutabeetako bat, goitik behera kontrolatu behar dugu, inongo akatsik gabe. Testuak arretaz irakurriz, ariketak eginez, eta ondo idatziz lortuko dugu.

Comments

]]>
Fri, 05 Feb 2010 10:44:43 +0100
69. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/03/69-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/03/69-eskola Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik; honen ordez, euskarak beste zenbait baliabide erabiltzen ditu. Hala ere, batzuetan, inguruko hizkuntzen eraginez, baliabideok ez dira behar bezala erabiltzen. Hori dela eta, atal honetan gaztelaniazko gerundioa adierazteko erabiltzen diren hizkuntza-baliabiderik ohikoenak aztertuko ditugu banan-banan. Hona hemen:

1) -T(Z)EN: Gauza bera esaten jarraituko dut

2) -(E)Z/-(A)Z: Kristala apurtuz sartu dira

3) -TA, -DA/-(R)IK, -KI: Hori jakinda, nola ez didazu esan?

4) -(E)AN: Lanok amaitu ezinean gabiltza

5) -(E)LA: Hantxe gelditu ginen denok, zer egin ez genekiela

6) -(E)LA(RIK): Gelan sartu zen, grabagailua eskuan [zuela(rik)]

7) BARREZKA, BARREZ, BARRETAN, BARRE BATEAN...

Comments

]]>
Wed, 03 Feb 2010 11:31:29 +0100
68. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/02/68-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/02/68-eskola Estilo liburuek eta zenbait autorek zera diote: gerundiozko mendeko esaldi gehiegi erabiltzeak estiloari ukitu zaharkitua ematen dio eta esaldiak luzatu egiten ditu, eta honek testua astuntzen eta iluntzen du. Hala ere, Administrazioko idazkietan ugaria da gerundioaren erabilera, bai gaztelaniaz, bai euskaraz, beste egitura batzuen kaltetan. Baina, gehiegizko erabilpen horretaz gain, txarto erabilitako erdal gerundio askoren kalkoa ikusten da maizegi euskaraz.

Eta zer dela eta hau? Bada, sarri askotan, itzultzerakoan eta arlo jakin batzuetan are gehiago, oharkabean gaztelaniazko idazkerari lotzen gatzaizkio, jakin gabe gaztelaniaz ere gramatika akats ugari egiten dela.

Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu hizkuntza bakoitzak bere estiloa duela; beraz, gaztelania eta euskara, hizkuntza bi, estilo bi, desberdinak. Gaurko gaiarekin lotuta: hizkuntza bakoitzak gerundioa egiteko dituen sistemak ezagutzea eta errespetatzea behar-beharrezkoa da. Horretarako, gaztelaniaz ikusten ditugun gerundioak ondo eginak dauden ala ez, eta esaldiaren esanahia jakitea ezinbestekoa dugu horren ordaina euskaraz zuzen emateko.

Comments

]]>
Tue, 02 Feb 2010 09:31:10 +0100
Literatura-terminoen hiztegia, on-line http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/01/literatura-terminoen-hiztegia-on-line http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/01/literatura-terminoen-hiztegia-on-line Hiztegi honen xede nagusia, Literaturaren teoria, historia eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea da. Literatura terminoen edukia euskaraz ematearekin batera, egileek lehentasuna eman diote, euskal literaturari atxikiriko azalpenak, adibideak eta ereduak eskaintzeari. Era berean, ahalegin berezia egin dute literaturari buruzko ikaskuntzen garapenaren berri eguneratua emateko, hala nazioarte mailakoa, nola euskal esparrukoa.

Literatura-terminoen hiztegia

Comments

]]>
Mon, 01 Feb 2010 11:46:24 +0100
67. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/01/67-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/02/01/67-eskola Joan zen astean ikusitako kontzeptu guztiak praktikan ikusi ditugu "Nafarrete" testuan: azalpena, kontaketa, interaktibotasuna eta autonomia, deixia, anaforak eta kataforak, lehen eta bigarren planoak, markatze-motak, eta iraganeko aditz-motak. Horretaz gain, beste bi kontzeptu ere ikusi ditugu: alde batetik, etorkizunaren markaren erabilera desberdinak (zalantza adierazteko ere erabili daiteke: hiru urte izango nituen); eta, bestetik, kontaketa-aditzak orainaldian.

Comments

]]>
Mon, 01 Feb 2010 09:52:02 +0100
66. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/29/66-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/29/66-eskola Hauexek dira orain arte ikusitako kontzeptuak:

- Azalpena/Kontaketa

- Interaktibotasun/Autonomia

- Deiktikoak

- Anaforak/Kataforak

- Lehen planoa/Bigarren planoa

- Markatzeak: isokronikoa, atzeranzkoa eta aurrerazkoa

- Aditz-motak:iragan puntuala (zegoen, zen, zuen)/iragan burutua (egin genuen, joan nintzen)/iragan ez-burutua (jaten zuten, altxatzen zen)

Comments

]]>
Fri, 29 Jan 2010 10:01:53 +0100
65. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/28/65-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/28/65-eskola Aditz-kohesioa ikusi dugu gaur. Hau da, nola kontaketetan aditz-mota bat ala bestea erabilita denborarekin joka dezakegun .

Alde batetik, lehen planoa eta bigarren planoa ditugu: markoaren edo eskenatokiaren berri ematen du bigarren planoak; marko horretan garatuko da lehen planoa.

Bestetik, markatze isokronikoa, markatze atzeranzkoa eta markatze aurreranzkoa ditugu:

- Markatze isokronikoan aditz guztien denborak istorioaren “baitakoak”dira, ez garamatzate kontaketaz kanpoko denboretara: ez atzera (lehenaldira) eta ez aurrera (geroaldira).

- Markatze atzeranzkoak istorioaz kanpoko aldira garamatza –atzerantz, istorioa hasi baino lehenagoko aldira–; gaztelaniaz,
“pretérito pluscuamperfecto” erabili ohi da horretarako. Euskaraz badago forma bat gaztelaniazko “pluscuamperfecto” horren baliokidea dena: partizipioa + a(k) + izan iragana (emana zuen).

- Markatze aurreranzkoak kontatzen ari direnak baino aurreragokoen (geroagokoen) denbora markatzen du –gertaerak aurreratzen dizkigu–.

Comments

]]>
Thu, 28 Jan 2010 10:02:49 +0100
64. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/27/64-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/27/64-eskola Egunotan testugintza lantzen gabiltza. Hau ez digute azterketan galdetuko baina testuak aztertzeko ikuspegi berri honek beste plano edo dimentsio batera garamatza. Azterketa mota honi esker hobeto ulertuko ditugu testuak, euren ezaugarriak eta testuaren barruko elementuen funtzionamendua.

Azaltzea eta kontatzea (narratzea) ekintza desberdinak dira, sekuentzia diferenteak. Testu batzuk konparatuz gero, oso argi ikusten da hori. Tibetarrei buruzko testua azalpena da eta Nafarroako historiari buruzkoa, berriz, kontaketa.

Baina zertan datza desberdintasun hori? Kontaketan, koordenada leku-denborazkoak dira ardatz; horien inguruan egituratzen dira gertaerak, benetakoak izan edo fikziozkoak, lehen gertatuak izan edo oraindik gertakizun egon. Azalpenean, ordea, ez dago koordenada leku-denborazko berezirik; hizkuntza-ekintza hezurmamitzen ari den leku-denborak dira koordenada orokor.

Testu bat izan daiteke interaktiboa (inplikazioa duelako) edo izan daiteke ez-interaktiboa (autonomoa). Eta nola jakin testu bat mota batekoa ala bestekoa den? Enuntziatzailea enuntziatuan egon ala ez, horrek egiten du hizketa bat (testu bat) inplikatu ala autonomo. Eta hori, batez ere, deixian edo deiktikoetan gauzatzen da.

Ezaugarri jakinak ditu testu interaktiboak: ni mintzo zaio zuri, orain eta hemen. Horra hor, beraz, enuntziazio ororen lau aldagai nagusiak –enuntziatzailea, hartzailea, lekua eta denbora–,
baina enuntziatzailearen ikuspegitik ikusita: enuntziatzailea bera barnean dela. Hau da, enuntziatuaren barruan dago enuntziatzailea.

Testu ez-interaktiboan (autonomoan), ordea, ez dira azalduko ni, zu, orain eta hemen horiek. Izan ere, enuntziatzailea ez da enuntziatuaren baitan egongo. Hirugarren pertsonan egongo da
hizketa, eta ez du deiktikorik izango.

Zer dira deiktikoak? "La deixis es un fenómeno que indica cómo los elementos del contexto (enunciador, destinatario, tiempo, lugar, lugar social) aparecen en el texto, vistos siempre a través de la perspectiva del enunciador. Estos elementos aparecen, se codifican, mediante signos lingüísticos, como adverbios o pronombres o, incluso, algunos verbos. La deixis nos permite, por lo tanto, la localización y la identificación de las personas, hechos, objetos... de que habla el enunciador al relacionarlas con el contexto. (...) Las expresiones deícticas, así definidas, constituyen una lista relativamente cerrada. Pertenecen a dicha clase de unidades los pronombres personales, los pronombres y determinantes demostrativos, los posesivos, un número reducido de adverbios de lugar, tiempo (y manera), los morfemas verbales de tiempo y persona y verbos de movimiento como ir, venir, llevar o traer". (Aznar et alii, 1991: 29)

Baina kontuz: deiktiko itxurako guztiak ez dira deiktiko. Nahiz eta, esate baterako, erakusle bat izan (hauek), gerta daiteke anafora edo katafora izatea, eta ez deiktiko. Deiktikoek testutik kanpoko elementuren bati egiten diote erreferentzia; anaforek eta kataforek, berriz, testuaren barruko elementuren bati, aurretik aipatutakoa (anafora) edo aipatuko duguna (katafora).

Laburbilduz, lau mundu diskurtsibo ditugu: azalpen interaktiboa, azalpen autonomoa, kontaketa interaktiboa eta kontaketa autonomoa. Dena den, eta eskolan ikusi dugun bezala, azalpena eta kontaketaren desberdintasuna argi-argi ikusten dugu soilik testu zati batzuetan. Gutxitan topatuko dugu testu oso bat diskurtso-tipo bakarrekoa. Eta, batzuetan, mugak ere ez dira erabat argiak izaten.

Comments

]]>
Wed, 27 Jan 2010 11:17:58 +0100
Picasoren Gernika 3Dn: harrigarria http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/27/picasoren-gernika-3dn-harrigarria http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/27/picasoren-gernika-3dn-harrigarria Aspaldi bidali zidan lagun batek. Epel uzten ez zaituen horietako bat da: harrituko zaitu, hunkituko, lasaituko... Musika ere badu eta pantaila handian ikusten baduzue, hobeto. Gozatu! (Egin klik irudiaren gainean)

Comments

]]>
Wed, 27 Jan 2010 10:53:21 +0100
63. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/26/63-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/26/63-eskola Testugintzako kontzeptu eta termino batzuk aztertzen hasi gara gaur. Alde batetik, azalpena eta kontaketa sekuentzia desberdinak direla ikusi dugu, testu batzuk irakurrita; bestetik, testu baten interaktibotasuna deiktikoen bitartez islatzen dela eta deiktiko horiek zeintzuk diren aztertu dugu.

Comments

]]>
Tue, 26 Jan 2010 10:13:10 +0100
62. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/25/62-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/25/62-eskola Noizbehinka, ona izaten da geldialdiak egitea bide luzean, perspektiba hartzeko: ondo ikusteko non hasi ginen, nondik gatozen, non gauden, nora goazen eta zenbat falta den. Filosofia alde batera utzita, gaur, denon artean errepasatu dugu zer landu dugun orain arte, bi mailatan: zuzentasunean eta testugintzan.

Comments

]]>
Mon, 25 Jan 2010 09:56:28 +0100
Hiztegi Batua pdf-n http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/22/hiztegi-batua-pdf-n http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/22/hiztegi-batua-pdf-n Hainbestetan aipatzen, erabiltzen eta, zergatik ez, madarikatzen dugun Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua pdf formatuan duzue, nahi izanez gero, ordenagailuan gorde eta erabiltzeko. Azken eguneraketa orain dela lau hilabetekoa da.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua pdf-n

Comments

]]>
Fri, 22 Jan 2010 12:09:38 +0100
Zehazki hiztegia on-line http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/22/zehazki-hiztegia-on-line http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/22/zehazki-hiztegia-on-line Zehazki Ibon Sarasolak zuzendutako gaztelania-euskara hiztegi mardul bat da, 100.000 sarreratik gora dituena. Paperean 2005. urtean argitaratu zuen Alberdaniak, eta orain, EHUren eskutik, sarean dago kontsultagai. Hitz hasieren arabera bilatzen du tresnak, eta praktikoa suertatzen da horrela: Camión bilatuta, camioneta ere aurkitzen baitugu, eta, adieren artean kasu honetan, baita estar como un camión: neska/mutil katxarroa izan, Zehazkiren arabera.

Comments

]]>
Fri, 22 Jan 2010 11:28:34 +0100
61. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/22/61-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/22/61-eskola Hauexek egin ditugu gaurkoan:

1) Erdarakaden edo kalkoen ariketa errepasatu eta komentatu.

2) Etxerako lanen fasea: testua egin; norberak zuzendu; bidali; oharrak jaso, aztertu eta testuan sartu; eta berriro bidali.

3) Noren/Nongo kasuak, batzuetan, ez ditugu ondo bereizten: autoaren giltzak Vs autoko giltzak.  -KO kasuaren azpian NON kasua dago eta -REN kasuaren azpian NORK kasua dago: elizako isilatsuna Vs elizaren isiltasuna.

4) *Hiru urtetako mutila. NOLAKO kasua denean ez da jartzen -TAKO. Baina NONGO kasua denean bai jarri daiteke. Ikusi 34. araua.

5) Zuzentasuna, egokitasuna, jatortasuna. Euskararen kalitatea zer den adituek azalduta entzumen honetan.

Comments

]]>
Fri, 22 Jan 2010 10:21:49 +0100
60. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/21/60-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/21/60-eskola Erdarakadak landu ditugu gaur; gaztelaniaren eraginez egiten ditugun kalkoak. Hizkuntza guztiek egin behar dute egoera berrietara egokitzeko ahalegina, hizkuntza txikitua nahiz hegemonikoa izan. Denek egin behar dute aldaketa, biziko badira. Bide horretan dugu euskara, baina gure herria txikia da; eta gainera, hizkuntza hegemoniko biren artean bizi da. Txikitua eta makaldua dagoelako euskara, eta hegemonikoak eta indartsuak, berriz, frantsesa eta gaztelania askotan erabiltzen ditugu gure hizkuntzak berez ez dituen haibat hitz edo esamolde. Eguneroko jarioan asko dira erabiltzen ditugun erdarakadak, bai ahozko komunikazioan, baita idatzizkoan ere.

Comments

]]>
Thu, 21 Jan 2010 10:00:33 +0100
59. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/20/59-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/20/59-eskola Gaur amaitu dugu azken ariketako akatsak komentatzen. Hemendik aurrera saiatuko gara bereziki hauek zaintzen: puntuazioa, mugagabea, ergatiboa eta ortografia. Beti bezala, modurik eraginkorrenetakoa izaten da asko irakurtzea eta idaztea euskaraz.

Horretaz gain, eta zuek egindako bi idazlan hartuta, hitz elkartuak eta puntuazioa ere landu dugu.

Comments

]]>
Wed, 20 Jan 2010 11:30:50 +0100
58. eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/19/58-eskola http://mendotxe.nireblog.com/post/2010/01/19/58-eskola Gaur jarraitu dugu azalpen-artikuluetan egindako akatsak komentatzen eta zuzentzen .

Comments

]]>
Tue, 19 Jan 2010 11:09:32 +0100